Moduloko lan honetan aniztasunaren ikuspegia zabaltze aldera ikasgai eta jarduera desberdinak jorratu ditugu. Horiek honako talde hauetan bereiztu ditugu:
- Tabakalera, zeinak tabakaleran egindako saioei egiten dion erreferentzia.
- Hizkuntzaren Didaktika, Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan ikasgaian egindakoaren inguruko hausnarketak biltzen dituena.
- Inklusioa eskolan, Eskola Inklusiboaren Oinarriak ikasgaian landutakoa azaltzen duena.
- Gizarte eta kultura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza ikasgaian ikusi eta hausnartutakoa azaltzen duena.
Hauetako bakoitza ikusi ahal izateko Lan Modularraren etiketaren gainean ipini eta zure hautua izango da zein ataletan murgildu!
Ikasgai guzti hauetan ikusitakoa, ikasitako eta hausnartutakoaz baliatu gara nahi genuen mezua transmititzeko eta honako hau izan da lortu dugun emaitza. Espero dugu zuek ere asko ikasi, barneratu eta gozatzea!
Aberasgarria iruditzen zaigu bideoa ikusi ostean "Egile testu" hau irakurtzea. Bertan, gure gaiaren hautuaren zergatia eta ipuinean agertzen diren zenbait mezu izkutuen azalpenak agertzen dira, beste zenbait inforemazioren artean. Bideoa ikusitakoan, norberak bertan agertzen diren mezuen barneraketa propioak egin ditu. Horiek osatzeko lagungarria izan daiteke honako dokumentu hau. Horregatik, irakurtzea animatzen zaitugu, Aberastu zaitez gurekin!
