Blogaren itxiera

Kaixo lagunak! iritsi da gure blogaren azken eguna eta beraz itxiera emateko ordua. Horregatik lauhileko honetan ikasi duguna zuekin partekatu nahiko genuke. Egun batean lagungarria izango delakoan.

Aniztasuna izan da guztiaren ardatza, baina batez ere aniztasunaren trataera eskolan. Gure helburua aniztasunaren inguruan genuen ikuspuntua zabaltzea eta aberastea zen eta honetarako irakasleen azalpenak, zein izandako hitzaldiak lagungarriak izan zaizkigu, baita ezinbestekoak ere. Jakin badakigu, aniztasunaren definizio bat ematea ez dela batere erraza, baina elkarlanean arituz lortu dugu, bakoitzaren ezaugarri eta ideiak errespetatuz, hori baita aniztasunaren gakoa.

Horregatik paregabea iruditu zaigu, aniztasunaren eraikuntza honetan ikasgai bakoitzak erakutsi dizkigun gauza ezberdinak eta honekin ikasi duguna zuekin partekatzea. Lehenik eta behin aipatu nahi dugu aniztasuna gaur egun modu positibo batean ikusten ari dela, aberasgarria hain zuzen ere. Hori dela eta, minbizia duten haurren gaia aukeratu dugu, aniztasun aberasgarri horretan inkluitzeko.

Gure lanari hasiera emateko, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza ikasgaiari heldu genion. Bertan, aniztasunaren inguruko zenbait bideo ikusi ostean, erabaki genuen tabua den gai baten ingurko lanketa egitea, minbizia duten huarrena hain zuzen ere. Ados geunden gai hau ikusgarri egin nahi genuela, hau da, tabu izatetik askatasun eta normaltasun osoz hitz egiteko aukera izatea. Era berean, gaixotasuna duten pertsonek bazterketarik ez jasateko.

Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan ikasgaian egin genuen ipuinen lanketatik abiatu ginen. Izan ere, oso polita eta lagungarria iruditzen zaigu Haur Hezkuntzan ipuinen bitartez mezuak transmititzea. Gainera, uste dugu indar handia dutela eta tresna oso baliagarriak direla zenbait ideia barneratzeko.

Eskola Inklusiboaren Oinarriak ikasgaiak, berriz, lagundu digu ipuinaren bitartez zein mezu transmititu nahi genituen argitzea. Hain zuzen, haurrek duten hezkuntzarako eskubidea islatu nahi genuen. Baita irakasleak egoera honen aurrean izan behar dugun papera ere. Azken finean, familia zein ikaslearekin komunikazioa izatea ezinbestekoa da haurraren ongizaterako. Eskubide horiei erreferentzia eginez, garrantzia eman nahi genion ere ospitaleratze garaian irakasleak duen garrantzia. Bere eskuetan dago haurra gelara bueltatzean gelako parte jarraitzen izaten duela sentitzeko, hau da, haurraren inklusioa bermatzeko.

Esperientzia honen ondoren, gure aniztasunaren ikuspegia zabaldu dela ikusi dugu. Hasieran aniztasunaren kontzeptu itxia geneukan, hau da, beste herrialdeko haurrak, gurpildun haurrak, etab. zirela besterik ez. Baina orain denon artean, gu lauron artean ere, aniztasuna dagoela ikusten dugu. Denok esperientzia, bizitza eta egoera desberdin batean hazi gara, norberak motxila desberdina eraikiz. Horregatik, pertsona bakoitza indibidualki kontuan hartu behar da, bere aniztasun hori errespetatuz.

Bestalde, aipatu nahiko genituzke aniztasunaren mundu hau ulertzen lagundu dizkiguten zenbait bideo. Alde batetik, Ur handitan saioko "Handiak" bideoak asko unkitu zigun nola "horrelako" pertsona handiak hainbeste sufritzen zuela ikustea. Guk gai hau hasieran anitza bezala ez genuen ikusten eta bideo honen bitartez, eskola inguruan sufritzen duten haurrak aniztasun bezala ikustea egin zuen bideo honek. Azken finean, bertan islatzen zena zen aniztasuna ez zela onartzen hezkuntzan. Honek begiak irekitzen dizkizu zein garrantzitsua den horren tratera egokia egitea. Beste alde batetik, "Miñan" dokumentalak ahalbidetu digu etorkinen lekuan jartzea, aniztasunaren beste alderdi bat alegia. Izan ere, Ibrahimak bere bizi istorioa kontatzean, errazago egin zaigu bere egoera ulertzea eta gure jarrera errespetuzkoa izatea. Honekin loturik, bizi istorio honek etorkinei buruzko aurreiritziak aldatzen lagundu digu, oso lagungarria dena etorkizun inklusibo bati begira.

Lan hau burutzerakoan enpatia eta besteekiko ulermena izan dira gehin landu ditugun alderdiak. Izan ere, aniztasuna modu zabal batean ulertzeko besteen lekuan jartzen jakin behar da. Modu honetan desberdintasun hori errespetatzen ikasten dugu eta guztiak diren bezala onartzen. Arduraren sentimendua izan dugu nabari, neurri handi batean gure eskuetan baitago balore horiek haurrei transmititzea. Ardura horrekin bat beldurra edo kezka loturik doa, ea gai izango garen hain konplexua den aniztasun guzti horri era egokian erantzuteko.

Gu hezkuntza munduan murgilduta eginik, iruditu zaigu aniztasunaren kotzeptu hori barneratzea edo zabaltzea errazagoa izan zaigula. Balore hauek besteei transmititu ahal izateko lanketa gure barnetik hasi behar da, gero gelan nahiz gizartean zabaldu ahal izateko. Ikuspuntu desberdinak aztertzean, hau da, hitzaldi, bideo nahiz irakasleen ezagutzak lagundu digute ikuspuntu hori zabaltzen baita kontzientzia hori garatzen. Honek hausnartzera bultzatu gaitu ea zein irakasle mota izatea gustatuko litzaigukeen.


Gure taldean adibidez, nahiz eta lau besterik ez izan, elkarren artean aniztasun handia dagoela kontauratu gara. Izan ere, hau onartzean bestekiko errespetuz jokatzea eta elkarrengandik ikastea errazago egin zaigu. Laurok bat gatoz lanketa egin dugula konfiantzaren inguruan. Zaila suertatzen da askotan desberdina den horrekin konfiantza izatea eta gure ustez lortu dugun erronka bat izan da. Batez ere, bizitzea tokatu zaigun egoera honetan.

Azkenik, aipatu nahi duguna da lan honen bitartez gu lauron aniztasunetik abiatuz, gai izan garela kontaezina den aniztasunaz ohartzeko eta  ikusteko.  Eta, noski, honek gure jarrera era positibo batean aldatzea lortu du! 

Kontuan izan beti: Aniztasunetik aberastasunera!


© 2020 El Blog de Xiri-miri. Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar