Ipuinetatik aniztasunera!

12.02.2020

Ondo dakigun bezala, mundua pertsona anitzez beteta dago, nahiz eta hau jakin askotan blokeetan sailkatzen ditugu. Ipuinen lanketa honekin aniztasuna guk pentsatzen genuena baino azkoz zabalagoa dela pentsatzera bultzatu gaitu eta honek gure ideiak garatzera eta aldatzera. Ez genuen uste ipuin batetik abiatuz aniztasuna hain modu sakonean lantzea izango genuenik. Hau da, ipuinaren bitatez beste mundu bat ezagutzeko aukera nahiz besteak ezagutzeko eta ulertzeko aukera izatea. Gainera, klasean ipuin berdina behin baino gehiagotan aurkeztua izan da. Baina, hala ere, inork ez du modu berdinean kontatu. Honek, talde eta pertsona bakoitzaren barruan ere aniztasuna dagoela erakusten digu.

Ipuinak haurrentzako nahiz helduentzako altxorrak dira, horien bitartez haurrek ikasi, sormena eta irudimena landu eta hizkuntza garatzen laguntzen baitie. Baina, batez ere, ipuinak haurren identitatea sortzen laguntzen dute. Izan ere, ipuinek boterea dute haurrei zenbait gauza barneratzeko. Esaterako, guk aukeratutako ipuina "Gixela nire laguna da" izan zen, zeinetan neska itsu baten ezaugarriak eta indarguneak azaltzen diren. Ipuin honen bitartez ikusmen urritasuna duten pertsonen inguruko gaia landu daiteke baita normaltasun batera bideratu. Modu horretan, pertsona itsu bat ikustean ez dira ezjakintasunetik abiatuko eta beraien lehen inpresioa ez da negatiboa izango. Garrantzitsua da adin goiztiar batetik ohartzea, kasu honeatn itsuak, zenbait alorretan zailtasunak izan arren denak bezalakoa dela.

Aldi berean, askotan, guk gure egoeretaz bakarrik ohartzen gara eta ipuinak besteen lekuetan jartzen laguntzen gaituzte, baita beste ikuspuntuak ikusten ere. Hortaz, ipuinak oso eraginkorrak dira, mundua ikusteko, pentsatzeko moduan eta norbera izateko moduan eragiten dutelako. Horregatik, gai hauek eskolan lantzea ezinbestekoa da, haurra munduaren aniztasunetaz ohartzen laguntzen dutelako, haurraren nortasunean barneratzen hain zuzen ere.

Gixelaren ipuina landu genuenean, gure helburuen artean haurrak Gixelaren mundua ezagutzea zegeon. Horretarako, ikusmena ez zen beste zentzumenez baliatu ginen. Bestalde, zentzumenak lantzeko oso modu eraginkorra iruditzen zitzaigun ere. Haurrak begiak itxi zituzten eta ipuina irakurtzen genuen bitartean usaintzeko, entzuteko eta ukitzeko osagaiak pasatzen genituen. Hau da, itsuen azalean jartzea gonbidatu genien.

Hau kontuan hartuz, eskolara begira, zentzumenak lantzeko jarduerak eta materialak egitea proposatuko genituzke. Izan ere, eraginkorra izango da ez bakarrik ikusmen urritasuna duten haurrengan, baizik eta gainontzekoengan ere. Modu honetan guztiek beraien zentzueman garatzeko aukera izango dute.


Título

Aquí comienza tu texto. Puedes hacer clic en este punto y empezar a escribir. Ipsum quia dolor sit amet consectetur adipisci velit sed quia non numquam eius modi tempora incidunt ut labore.

Veritatis et quasi architecto beatae vitae dicta sunt explicabo nemo enim ipsam voluptatem quia voluptas sit aspernatur aut odit aut fugit sed quia consequuntur magni dolores eos.

© 2020 El Blog de Xiri-miri. Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar