Erlaxatzea ere garrantzitsua

01.04.2020

Etengabe estimuluak jasotzen ari gara, geure arreta harrapatzen duten estimuluak, eta horrexegatik, ez gara gure arretaren jabe. Arreta hori berreskuratzen laguntzen du yogak, eta horregatik eskatzen dituzte gurasoek zein irakasleek haurrekin yoga lantzeko erremintak. 

Tresna horiek haurrekin erabiltzeko garaian, garrantzitsua da jolasa izatea bitartekoa eta oinarria. "Haurrekin jolasaren bitartez egin behar da yoga", dio Garciak. "Adibidez, animalien oihuak edo kexuak eginez, arnasketa lantzen da eta gorputza beste egoera batean jartzen da". 

Azken batean, yogaren helburu nagusia harmonian eta orekan bizitzea da, baina norberaren senari entzunez eta norbera izanez. "Yoga arretaren ezagutza da. Hau da, zeure gorpu-tzean, zeure emozioetan eta zure buruan atentzioa jarrita, zeure izatea ezagutzen zoaz. Norberak bere burua, bere beharrak eta abileziak ezagutzen dituenean, eta yogak eskaintzen dituen tresnen bitartez arretaren kontrola izatera iristen denean, harmonian egotera iristen da". Lierni Garcia

© 2020 El Blog de Xiri-miri. Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar