"Buda explotó por vergüenza"
Bakoitzak bi begi, bakoitzak begirada desberdina, guztiok ikuspuntu desberdinak. Hori dela eta, "Buda explotó por vergüenza" dokumentala ikusi ondoren, taldekide bakoitzak egindako hausnarketa desberdinak izan da. Izan ere, norberaren motxilak eragina du gure interpretatzeko eta ulertzeko moduan.
NAILA BARBON:
"Baktay prest dago hezkuntza jasotzeko, baina bide hori ez da erraza izango, zailtasun ezberdinekin aurkituko da.
Lehenengo oztopoa bere lagunarekin eskolara joaten denean ikusiko du. Han hezkuntza segregatua da, hau da neskak eta mutilak bananduta ikasten dute. Irakasleak arrotz jokatuko du Baktay-ekin eta modu txarrean joateko eskatzen dio. Gu irakasle izango garela jakinda, gure bete beharra da inklusioa sustatzea.
Bigarren oztopoa, nesken eskolaren bila doanean ikusten da, beste mutiko batzuekin aurkituko da, eta hauek eraso egingo diote, aurpegian poltsa bat jarri eta bere inguruan harriekin bueltak ematen hasten dira. Baina ez da neska bakarra, mutikoek beste neska batzuk Baktayren modura atxilotuak dituzte. Ezberdinak izateagatik dituzte atxilotuak.
Baktay hezkuntza jaso nahi du eta berdin dio, atxilotua, erasota izatea edo beretaz par egitea, berak nahi duena lortu nahi du. Baina azkenean beste mutiko talde batek eraso egingo die Baktay eta bere lagunari, eta gelditzen zaion bakarra amore ematea da.
Jakin badakigu haur guztiek hezkuntza jasotzeko eskubidea dutela, baina kasu honetan zer gertatzen da? Dokumentala ikustea gomendatzen dizuet, hezkuntza munduan murgilduta egongo baikara gure bizitzan guztian zehar."

MADDI BENGOETXEA
Dokumentala ikusi ostean geratu zaizkidan bi ideia nagusi:
Emakumearen zapalkuntza
Eskubideen ukatzea
Ni emakumea izanik, pentxatzen jarri naiz zenbat egoera jasanezin pasa behar izan zituzten garai hartako emakumeak. Haur horretan islatuta ikusten da gizarteak jartzen zizkion oztopoak eta egoera horien aurren nola zen gutxietxi eta mespretxuz tratatuta. Ikasteko eskubidea ukatzea itxaroten dioen etorkizun gogorraren hasiera besterik ez da.
Tristea da baina aldi berean egia. Are gehiago, gaur egungo errealitatean oraindik jasan behar izaten dena: Eskubideen aldeko borroka. Hain sinplea dirudien eskubideen bermatzea ez da gauzatzeko hain erraza. Hasteko, gure gizartea klase sozial desberdinez osatua dago eta horrek desoreka nabariak uzten ditu; hala nola etorkizun duin bat izateko aukera urriagoak.
Gainera, dokumentalean ikusten den bezala, erlijioak min handia egin du, bereziki emakumeei. Zenbat eta zenbat ekintza ziren pekatu. Izan ere, erlijoaren bitartez emakumeak zer egin, nola egin eta noiz egin behar zuten esaten zieten. Emakumeak pertsona bezela kontuan ez zituzten hartzen, eskubiderik ez balute edukiko bezala. Gizarte segregatu baten menpe.
Haurraren ikuspuntua aldatzen du: "Yo quiero aprender historias divertidas, no quiero jugar a nada". Jolasa denbora galtzea ikusten dute edo umekeri bat. Lehenago heldu behar dute, gizarteak hala eskazten baitie. Oinarrizo eskubide hori izango balute, ez lukete haurtzaroak duen garrantziari uko egingo. Alegia, bizi guztia dute lortu nahi dutenaren alde borrokatzeko. Beraz, zer gutxiago guztiei abiapuntu berdina ekaintzea baino? Hau da, hezkuntzarako eskubidea izatea.
Bestalde, dokumentalak ondo islatzen du aniztasunari "gorrotoa". Desberdina zen hori baztertzen zuten. Are gehiago, zapaldu. Kritika egiten zaio aniztasunaren trataerari. Gaur egun aniztasunari erantzun egokia ematean murgiltzen ari gara, inklusioan hain zuzen ere. Argi dugu guztion desberdinak garela eta guztiok eskubide berdinak ditugula. Baina guztioak al ditugu eskubide horiek bermatuak? Dokumentalak ongi bideratzen digu ikuspuntu aldaketa horretara: aniztasuna onartzea guztion eskubidea dela.

JULEN CHAROLA
Pelikula honeten argi ikusten dena, haur guztiak ikasteko gogoa eta beharra dutela. Eskolara joatea, eskubide unibertsal bat dena, argi ikusten da ez dela betetzen. Kasu honetan, neskak ez daki eskola dagoenik ere, bere bizilagunak esaten diolako ezagutzen du eskola. Hau pelikula bat izan arren herrialde askotan gertatzen den zerbait da, eta ez herrialde pobreetan edo gizarte arazoak dituztenetan bakarrik.
Gero ere, emakumeak jasaten duten zapalkuntza ikusten da. Haur batzuk neskari inguratu eta "las chicas no pueden ir a la escuela" esaten diote. Gizarte honetan emakumea oso zapalduta dagoela ikusten da eta baitak haurrak ere. Merkatura joaten denean haur bat delako ez diote kasurik egiten. Ematen duenez, "ahula" denari ez diete kasurik egiten eta baztertu egiten diotela iruditzen zait. Hau, eskolako kasuetan ikusten da gure gizartean, gehienetan baztertzen ditugun pertsonak guretaz ezberdinak edo zapaltzeko errazak direlako egiten dugula uste dut.
Eskolan, mutilak eta neskak leku ezberdinetan ikasten dute, eskola segregatua da. Eskolak ez daude haurrentzat prestatuta eta ez dituzte baliabiderik. Haurrak eserita daudenean ez dute lurra ikutzen, ez dago denentzat lekua...
Irakasleak haurrei ez die kasu handirik egiten, letrak erakusten ari da eta ez du kasurik egiten haur gehienei. Haurrak gainera, herrialde horrek duen egoeran, alfabetoa erakustea ez zait egin daitekeen gauza aproposena. Haurren beharra kasu horretan denak taldean sentitzea eta beraien herrialdearen egoerataz pixkat ahastea izan beharko lukeela uste dut. Horretarako jolasak egin edo neskak esaten duen bezala "Quiero ir a la escuela a aprender historias bonitas"

ESTER BRANSON
Klaserako "Buda explotó por vergüenza" pelikula ikustea eskatu zaigu. Gogorra eta zoragarria izan da. Gogorra, neska baten bizitza eta egunerokoaren zailtasunak eta ostopoak adierazten duelako izan do baina aldi berean, neska horren indarra eta ahalmena bere ametsak lortzeko ikustea zoragarria izan da. Azpimarratu nahiko nuke, pelikula honek emakume batek zuzendu zuela Hana Makhmalbaf izenekoa. Horregatik ere miresgarriagoa da, zeren emakumea izateagatik zailtasun asko eduki zezakelako horrelako proiektu bat aurrera eramateko. Baina hain garrantzitsua zen transmititu nahi zuen mezua, bere protagonista bezala, ez zuela amore eman bere helburua lortu arte.
Bideo hau 5-6 urteko neska batekin hasten da, Baktay. Eguneroko gauzak egiten ditu eta txikitatik neskek bete behar duten rola zein den ikusten da, hau da, etxea mantendu eta haurrak zaindu. Bera eskolara joan nahi du baina ez dauka dirurik hori egiteko orduan etxean dituen osagai batzuk saldu nahi ditu. Neska eta haurra izateagatik ez dio inorrek kasurik egiten. Baina esfortzu eta saiakera asko egin ondoren koaderno bat erostea lortzen du. Gertatzen dena da, eskolara joatean irakasleak hori mutilen eskola dela esaten dio eta nesken eskolara botatzen du, eszena honetan eskolen segregazioa argi ikusten da.
Ondoren, nesken eskolara joaten ari denean mutil batzuk koadernoa kendu eta apurtzen dute. Berarekin jolasean daude baina berak ez du jolastu nahi. Zulo bat egiten dute bera harrikatzeko, ez mugitzeko esaten diote, aurpegia estaltzen diote, etab. hau da, preso bat bezala tratatzen dute. Aipatzekoa da, historiaren kontextu historikoa kontuan hartzen badugu, mutilak jolasten duten lekuan haien arbasoek Budaren bi estatuak eraitsi zituzten misilak, tankeak eta dinamitarekin. Orduan, modu batean haien gurasoen biolentzia hurrengo belaunaldien jolasetan eragiten duela esan daiteke. Horregatik ere eszena hauek hain impaktanteak dira batez ere pelikularen bukaeran gertatzen denarekin.
Aurrerago nesken eskolara iristen da baina denak baztertzen dute, ez dute berarekin eseri nahi, kentzeko esaten diote, etab. Azkenean irakasle hau ere klasetik botatzen du eta joaten da bera nahi duen lekura bera nahi duena ikasteko. Baina lehengo mutilek berriz agertzen dira eta bera "hiltzea" nahi dute. Bere lagunak mezu esanguratsu bat esaten dio "muerete, si no no serás libre", nahiz jolasean esan modu batean ari da esaten mundu honetan ezin dituela bere ametsak lortu.
Alde batetik, pelikula zoragarria izan da. Beste kulturak ikusteko abestasuna eta nola neska batek sistema zorrotz horretatik atera nahi duela. Berak sistemak gainditu nahi du, mutilek ikasten duena ikasi nahi du, bere beharrak momentu horretan horiek dira eta inorrek asetzen dituenean bakarrik egiten du. Gainera, neskaren ikasteko gogoak ikustea miresgarria da. Bere ametsa lortzeko egiten duen ahalegina, amore ez ematea eta beste alternatibak bilatzea bere beharrak asetzeko ere mezu indartsu bat ere transmititzen du. Hortaz gain, nesken eskolan irakaslea letrak erakusten ari zen eta ez nesken rola gizartean nolakoa izan behar zuen, hau da, neskak irakurtzen eta idazten onartzen zen. Horrelako pelikulak laguntzen ditu nesken eskubideko mugimenduak sortzen.
Bestalde, pelikula ikustea gogorra ere izan da, neska tratatzeko modua oso bidegabea da. Ikusi dugu bere ametsak lortzeko baliabideak lortzen saiatzen dela baina ingurua eta bera dagoen gizartean hori zailtatzen du. Horrelako milloika neska egongo dira mundu osoan ikasteko nahian baina ezin nahian. Munduan horrelako egoerak eta txarragoak oraindik egotea haserretzen eta tristatzen nau. Ez gara konturatzen zein sortea daukagun herrialde batean egotea non nahiko berdintasuna daukagun hezkuntzaren arloan eta batzutan hori ere zalantzan jartzen dugu. Egia da ere nahiz eta Afganistanen gertatzen denarekin bezain txarra ez izan askotan hemen neskak eta mutilak modu sutil batean ezberdinak tratatzen direla. Gainera Arrazoi gehiagorekin oraindik iruditzen zait besteak hobeto tratatu behar ditugula, ez dakigu haien egoera zein den, haien historioa, ezta haiek izan dituzten zailtasunak honeraiko iristeko orduan ez dugu haien motxilara gauzak gehitu behar.
Ondorioztatzeko, irakasle guztiek ikusi beharreko filma da. Haurren aniztasuna kontuan hartzearen garrantzia erakusten duelako. Haur guztiak ikasteko eskubide berdina dute eta ezin dira haien egoera, kultura, sexu edo ezagutzagatik diskriminatu. Ezta beste haurrak modu desberdin batean tratatu haien familiaren egoera hobeto delako, edo gu bezalakoak direlako. Haurren hegoak zabaltzen eta bidea ibiltzen lagundu behar ditugu, haien parean egonda eta haien eskutik helduta.
"Be kind for everyone you meet is fighting a hard battle."
"Adeitsua izan ezagutzen dituzun guztiak bataila gogorra borrokatzen ari direlako."
