"LA CHICA DANESA"

23.03.2020

Una verdadera historia de una pareja de artistas daneses, Einar y Gerda Wegener. La vida de este matrimonio dio un giro cuando Einar sustituyó a la modelo femenina que su mujer, Gerda, tenía que pintar. Cuando los retratos resultan ser un éxito, ella anima a su marido a adoptar una apariencia femenina. Lo que comenzó como un juego llevó a Einar a una metamorfosis inesperada. 

MADDI BENGOETXEA

Aniztasunaren beste alderdi bat ezagutzekoaukera esakintzen digu "La chica danesa" filmak.

Hasteko, filmaren lehenengo mezua: ez da bidezkoa zarenagatik sufritzea. Gizartean onartua izateko zu ez zaren norbait izan behar izatea oso gogorra da. Nahiz eta filma 90.hamarkadan kokatuta egon, gaur egun ere gertzen den arazoa da. Filmak bidali nahi duen mezua kontuan hartuz, honako hau da garrantzitsua: Utzi norberari libre den bezala izaten. Guk, hezitzaile bezala, balore horiek transmititzea benetan funtsezkoa da. Izan ere, txikitatik barneratuak baldin badituzte balore horiek, errazagoa izango da gizarte anitz honetan guztiok onartuak izatea.

Film honek plazaratzen duen gaia transgeneroa da hain zuzen ere. Egia da geroz eta gehiago ari dela bultzatzen mundu hau ezagutzera, baina hala ere ezjakintasun handia dago honen inguruan eta honek egoera ez ulertzea eragiten du. Film hau aberasgarria eta gogorra da aldi berean. Izan ere, Liliren bizitza benetan gertatutakoa da, eta horrek bere egoeran jartzen laguntzen du, oso gogorra den egoera horretan. Gainera, ikusgarri egiten du errealitatean dagoen egoera. Aipatu beharra dago haurrekin horrelako egoerak "normalitatean" tratatu ahal izateko lehenengo gure lanketa pertsonala egin behar dugula, gure jarrera zein den.

Beraz, argi dago "desberdina" den hori ikusteko begirada aldatu behar dela. Eta hori ulertzeko lehenengo egin beharreko galdera: zer da desberdina dena? Gizarteak ezarrita dituen "araua"etatik ateratzen dena? Arauak askotan sufrimendua dakar eta hori da Lilik jasan behar izaten duena. Beraz, beharbada ez dira arauak bete behar?

Egia da zenbait kontzeptu aldatu direla urteetan zehar, eta eskerrak. Esate baterako, transexualitatea gaixotasuna kontsideratzen zen ez duela hainbeste arte. Gizarte berri honetan, ordea, kontzeptu horiek alde batera utzi dira (edo uzten ari dira). Zaharragoak diren belaunaldiei erreferentzia eginez, posible da alde batetik, transexualitatea ez ulertzea, eta bestetik, ez onartzea. Aitortu beharra dago berria den horrek beldurra ematen duela eta horrek askotan ukatze jarrera hartzea eragiten duela. Horregatik, ezinbestekoa da gai hauek "normaltasunez" lantzea hain garrantzitsua den haurtzaro garaian.

Azpimarratu behar den beste alderdi bat ingurukoen laguntza da. Filmean ondo ikusten da ingurukoen onarpenak zoriontasuna ekartzen duela eta beraien laguntza ezinbestekoa dela une zailak aurrera eramateko unean. Are gehiago, hezitzaileak une askotan laguntzazko pertsonak gara. Hori dela eta, oso garrantzitsau da haurrak entzutea, bereian behar eta nahiak identifikatzea eta guk horren arabera jokatzea. Hori baita aniztasuna kontuan hartzea. Ez gara ohartzen, askotan, haur baten etorkizunari bidea irekitzeko gakoa garela.


ESTER BRANSON

Filma David Ebershoffen liburuaren adaptazioa da eta bere historia benetazko egoera bat da Lili Elberen bizitzan oinarrituta. Film honek transexualitateari buruzko bizitza, sentimenduak eta sufrimenduari buruz erreferentzia egiten dio. Bestalde, aipatzekoa da hainbat gauza gehio ikusi ditudala transexualitateaz gain. Lehenengo gauza izan da bikotearen harremana eta bigarrena Gerdaren rola zeren azkenean hori ere aniztasuna da.

Hasteko, gustatzen zait bikotearen harremanaren garapena pelikulan zehar. Izan ere, hasieran oso nabaria da elkarrekiko daukaten errespetua eta konfiantza. Horrek asko laguntzen du aurrerago senarra "ateratzen" denean eta poztu nau ikustea konfiantza hori gutxienez mantendu dela. Pelikulan agertzen den bikotea egoera ezberdin bati aurre egin behar dio haien bizitza goitik behera aldatzen duena. Ez dute inoiz horrelakorik ikusi ezta entzun orduan hurrengo pausoa zein den jakiteko zailtasun handiak dituzte. Orduan ustekabe atsegina izan zen bata bestearen ondoan jarraitzen ikustea. Egoera "normal" batean, gaur egun esaterako, bikote ezonduak apurtzen dira horiek baino arrazoi txikiagoengatik.

Jarraitzeko, Lili da pelikula honen protagonista baina nik Gerdaren jarrera azpimarratu nahi dut. Gizarte batean non emakumeak ez ziren emakume bezala baloratzen baizik eta objektu politak bezala bera emakume indartsu bat zen. Ez zituen bere ametsak alde batera utzi, hau da, margotzea emakumea izateagatik. Gainera, bere senarra ezagutzerakoan bera zen iniziatiba hartu zuena haien harremanean eta hori ez zen oso ohikoa. Gizarte horrek sortutako moldetik ateratzen zen eta horregatik jende askoren errespetua irabazi zuen. Hau dela eta, bere jarrerari buruz nabarmendu nahiko nukena da bere senarrarekiko maitasuna nahiz eta horrek ezagutzen zuen guztiaren kanpotik aurkitzen zela, bere ulermena eta senarraren "ahotsa" entzuteko xedapena izan zuen nahiz eta guztiz ez ulertu. Ez hori bakarrik baizik eta Gerda Liliren ondoan gelditu zen eta bere indarreko iturria bihurtu zen. Hala ere, asko sufritu zuen bere desioak eta beharren kontra joaten zelako eta hori sakrifikatu zuen Liliren zoriontasunerako. Erabaki hori ez zen batere erraza izan zeren azkenean pixkanaka bere senarra galtzen ari zen baina azkenean bera bere pertsona izatea nahi zuen.

Gerdak zuen indarra eta besteengan transmititzen zuena asko miresten dut. Izan ere, Lilirentzat onuragarria izan zen gutxienez pertsona batek bera onartzea, horrek indarra eta ausardia eman zizkiolako. Bere senarra nahi zuena izatea onartu ere zuen. Gainera gizarte itxi batean Liliren ausarmenaren gain Gerdaren ausarmena ikusten da emakume, emaztea eta aliatua bezala gizartearen begi azpian zeudelako.

Ondorioztatzeko, gizarte intolerante batean Gerda bat izan. Jendea ez diskriminatu, onartu baizik, ez izan haien bizitzako oztopo bat, esku bat baizik, baina batez ere jendea ez gorrotatu, maitatu baizik. Martin Luther King esan zuen "Iluntasuna ezin du iluntasuna kanporatu; hori bakarrik argia egin dezake. Gorrotoa ezin du gorrotoa kanporatu; hori bakarrik maitasuna egin dezake." Argi bat izan gaitezen iluntasunaren erdian.



JULEN CHAROLA

The Danish girl pelikulak aniztasunaren ikuspegi ez oso ohiko bat edo beldurrarengatik eta abarrengatik ezkutatzen den ikuspegi bat erakusten digu. Pelikulak lehenengo pertsona transgeneroaren historia kontatzen du.

Pelikulak, Einarrek gizarteak inposatutako roletatik ez ateratzearren bere nahiak eta sentimenduak baztertzen dituela ikusi dut. Txikitatik rol hauek inposatu zaizkiola eta horrela izan behar dela. Kasu honetan, Bera mutil bezala jaio zenez, neska batekin eskondu behar zen bere nahiak kontuan hartu gabe. Hau, txikitan mutil bati muxu emateagatik bere aitak beste haurra jo zuenean ikusi daiteke.

Beraz, Einarrek bere bizitzarekin jarraitzen du eta ematen duenez normaltzat eta gustura dagoela ematen du, mutila izanda eta emakume batetaz maiteminduta dagoela esaten du eta pelikulan ikusten den bezala bera neska sentitzen da. Rol hauek edo gizartean onartua izateko behar onek, gure sentimenduak alde batera usteko ahalmena duela ikusten da eta ez da justua pertsona bat den modukoagatik onartua ez izatea. Nahiz eta, histpro hau orain dela urte dexente izan eta gizartea ez izan hain "modernoa", gaur egun oraindik horrelako egoera antzekoak gertatzen dira. Gaur egun, medikuek ez dute esango gaixotasun bat duzunik edo hau aldatzeko operaziorenbat dagoenik, baina gizartean onartua izateko arazoak dituzte askok eta honen ondorioz hau eskutatu egiten dutela iruditzen zait.

Beraz, pertsonak ez dute aldatu behar sentitzen dutena, gizarteak bere pentsatzeko era zabadu behar du eta bere pertsona "perfektu" bakar horren irudia zabaldu.



NAILA BARBON

Zer esan pelikula honen inguruan, duela pare bat urte ikusi nuela eta berriz ikusteak tripak mugitu dizkit, benetan istorio gogorra da. Gaur egun oraindik ere pertsona askok hori jasaten dute, beste pertsona baten gorputzean bizi dira, eta hau zergatik gertatzen da? Argi dago, gizarteak eragin handia duela honetan.

Pelukula honetan, bikote baten errealitatea azaltzen da. Hasiera batean bikotea pozik bizi da, baina egun batean egunerokotasunean aldaketa bat egiten dute, jolas moduan, eta horrek orain arteko izan duten bizimodua guztiz aldatzen die. Einarri nesken arropa gustatzen hasten zaio, eta hori jazten du. Hasieran bere bikoteari dibertigarria iruditzen zitzaion, baina bukaeran ohartzen da, benetan hori gustatzen zaiola, ez duela jolas moduan egiten. Emaztea hasiera batean haserretu egiten da, baina poliki poliki konturatzen da, benetan hori dela Einarri, Liliri, gustatzen ziona.

Lili izateagatik, gauza asko jasan behar izan ditu, medikuek ez onartzea, eskizofrenia duela esatea, gaixo dagola, edota jendearen burlak eta palizak. Azkenean mediku batekin egiten du topo, eta nahi duela lortu dezakeela esaten dio. Hemen esandi batek deitu dit atentzioa no puedo continuar viviendo sin saber quien soy de verdad.

Bere emaztea beti egon da bere ondoan eta ez da gutxiago izango egoera berri horri aurre egiteko orduan. Berak badakit betidanik Lili izan dela eta berari esker munduari hori erakusteko gai izan da. Tu me supiste escuchar.

Bukaera oso gogorra izan da, baina bukaerako sekuentzian argi ikusi dut mezu polit bat. Izan ere Einarrek egindako paisaia bisitatzera joaten direnean eta emaztearen zapia egon ateratzen denean, hor ikusi dut azkenean Lili libre dela, emakume bezala hil dela, eta bera izango dela betirako.



Share
© 2020 El Blog de Xiri-miri. Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar