Tabakalerako emaitza
Jarraian, bideoaren azalpen txiki bat egingo dizuegu, bideoa islatu nahi genituen ideiak zein diren azalduz:
Aniztasunaren lanketarekin hasi ginen eta gure aurrean genituen argazkiak erreparatzean ondorioa batera iritsi ginen: laurok batera geudela momentu horretan bide berdinerantz begira, baina aurretik egindakoa guztiz desberdina izan zela. Hau da, gutako bakoitzaren bidea bakarra zela, baina aldi berean bazituela amankomunak ziren pasarteak, ekintzak, gertakizunak...
Modu honetan, pertsona baten bidearekin hastea erabaki genuen, bide batek(bizitza batek) besteekin topo egin dezakeela irudikatuz. Anketara grabatuz hasi ginen, pausoz pauso bere bidea eginez. Bere lehenengo argazkiarekin topo egitean hitz baten bitartez egiten dio erreferentzia, azalpen hansririk eman gabe asko ulertzea dagoela islatuz. Bere bidea jarraitzen du eta beste bi argazkirekin topo egitean beste pertsona baten bidearekin egiten du bat. Batera ekiten diote bideari, amankomunean dutenetik abiatuz. Pixkanaka bere bidea osatzen joaten da, bide desberdinekin topatuz eta haiekin bat eginez.
Azkenean, bideoaren amaieran esaten dugun bezala: "pertsona desberdinak, egoera desberdinak, bizitza desberdinak, baina modu batean gure bideak elkartu egin dira". Hortaz, guztiak anitzak gara bai eta norberak bere bidea egingo du, baina aniztasun horretan ere bat egiten dugu. Are gehiago, nahiz eta bat ez egin gainontzeko bideak ulertzeko eta errespetatzeko gai gara.