Kike Amonarriz

27.02.2020

Orain dela pare bat egun, Kike Amonarrizen bisita jaso genuen irakasle bati esker. Hain zuzen Haur Hezkuntzako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzean. Beraz argi dago, Kikeren hitzaldia zeren inguruan joan zen, EUSKARA.

Oso interesgarria iruditu zitzaigun hasieran esan zuen esaldia "zuek irakasle izango zaretela zer nahiago duzue, euskara irakatsi edo euskaldun aktiboak hezi?" Honek buru auste asko ekarri zizkigun, azken finean, euskara irakasteko orduan izango dugun jarrera ezinbestekoa izango baita haurrak honekiko interesa izan dezaten.

Askota uste izan dugu euskarak ez duela munduko beste hizkuntzen garrantzi berdina, baina argi utzi digu gaurkoan Kikek ez dela horrela. Euskara hizkuntzen bederatzigarren postuan dago, hizkuntza handien pareko. Gu hizkuntza gutxitua gara, eta ez gara sinistu dugun bezain txikiak. Beste hzkuntza txiki askoren erreferente bilakatu gara, eta beraz ezin dugu amore eman. Euskarak bizi irauteko gauza asko egin ditu historian zehar, baina beti izan dugu gure hizkuntzarekiko miresmena, ilusioa, maitasuna eta berdintasun nahi bat, eta hori izan da guru bidean aurrera egiten lagundu diguna. Euskararen misterioa ilusioa da. Baina euskara ez galtzeko, dakigunok erabili behar dugu, bestela ez dugu zereginik. Horretarako haur eta gazteei konzientzia hartu dezaten saiatu behar gara, haiek baitira guru etorkizunaren jabe, eta beraiek izango dira eukararen bidelagunak. Beraz, gure belaunaldiaren erantzunkizuna da, hurrengoei euskara transmititzeko edo erabiltzeko aukera eskeintzea, eta bertan hezitzaileek sekulako garrantzia dugu.

© 2020 El Blog de Xiri-miri. Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar