Txikipedia

Wikipedia denok ezagutzen dugu ez? Ba txikientzako baliabidea ere sortu dute Txikipedia deiturikoa. Atal honetan eskuragarri dute, euskaraz, gai eta pertsona ezberdinei buruzko informazioa. Argazkian ikusten dena azala da, agertzen diren irudi desberdinetan klik eginez gero informazio ugari izango dute beraien aurrean. Orain bizitzen ari garen egoera honetan haurrak denbora gehiago dute aspertzeko. Horri aurre egiteko tresna baliagarria eta erraza bihurtu da honako hau, haurren interesa pizteko eta egonezin hori asetzeko. Modu honetan gauzak ikasten jarraitu dezakete, beraien garapen prozesua ahal den aberasgarriena izan dadin.
Jarraian, Txikipedian hautagai ditugun botoi desberdinak eskuragarri utziko dizkizuegu, zuek ere tresna horretaz aprobetxatzeko.






