98ko Legea eta Pausoka

15.03.2020

NAILA BARBON

"Pausokako hitzaldia jaso behar genuela esan zigutenean, espektatiba batzuk nituen eta hitzaldia jaso ondoren espero nuena baino politagoa, emozionalagoa egin zitzaidan. Pausokako hitzaldi honetan Maiteder izan genuen, Maiteder pausokako kide dena, bere bizipenak eta esperientziak kontatu zizkigun, eta hau izan zen gehien gustatu zitzaidana, izan ere, aurretik jasotako hitzaldiak ez baitziren bizipenetatik abiatzen. Honek irakasle izateko ikuspegi errealagoa eskaini zigun.

Esan bezala Maitederrek bere bizitzaren puntu batzuetan oinarritu zuen bere hitzaldia, bere bizitzako puntu garrantzitsuenean hain zuzen ere, Aimar. Aimar bere semea da, eta txikitatik gaixotasun bat izan du. Amarrek krisi epileptikoak izaten zituen maiz, eta horrek gurpildun aulki batean bizitzea ekarri zion baita beste arazo batzuk ere. Arazo hauek direla medio, Aimarrek oztopo asko izan ditu eskolaratzeko prozesuan, bere amak, Maitederrek saiakera asko egin zituen, batzuk ez zuten Aimar onartzen arrazoi ezberdinengatik, batik bat baliabideak ez zituztelako. Hala eta guztiz ere Maitederrek ez zuen inoiz amore eman, jakin bazekielako Aimarren eskubidea zela hezkuntza jasotzeko aukera izatea. Azkenean lortu zuten, irakasle bati esker, irakaslea formatu egin zen, bere gela moldatu zuen eta Aimar hartu zuten gelan.

Hau entzun eta gero, ni irakasle izango naizela jakinda, irasle horrek egin zuena egingo nukeela uste dut. Azkeneko klasean 98ko legearen inguruan aritu ginen lantzen. Lege hau, hezkuntza premia bereziak dituzten haurrei zuzendua dago eta hauei hezkuntzaren arloan eman behar zaien erantzunean. Lege honek zera aldarrikatzen du, hezkuntza jasotzea herritar guztien funtsezko eskubidea dela eta agintarien lana dela, horretarako politika egokia bideratzea, neurriak ezartzea, baliabideak eskaintzea eta abar. Honekin hezkuntza premia bereziak dituzten haurrek, bestelako haurrekin ikasteko eskubidea dutela aldarrikatzen du.

Nahiz eta 98ko legeak hori aldarrikatu, argi dago ez dela beti betetzen, honen adibide dugu Maitederrek eta Aimarrek bizi izan zutena. Aimarrek eskubidea zuen, beste haur askok bezala, beraz esan beharra daukat, nahiz eta eskubide hori guztientzako izan, askotan arazoak egoten dira haurrak eskolaratzeko orduan, arrazon ezberdinak direla eta, askotan baliabide falta edo formakuntza falta izaten dira, baina beste askotan eskolak horrelako arazoei aurre egiteko prest ez egotea izaten da.

Baina ez dut ulertzen, nola irakasle asko ez dauden horri aurre egiteko prest, prozesu zaila eta ezberdina dela badakigu, baina gure seme-alaba izango balira, egoera hori bizitzea gustatuko litzaiguke? Ez dut uste, baina usteak erdi ustel." 


JULEN CHAROLA

Orain dela denbora bat, Maiteder etorri zen bere haurraren egoera azaltzera. Orain berak esan zuena eta 98. urteko legeak esaten duena alderatuko dugu:

Maitederrek, bere haurra eskolaratzera zihoanean, galdetu zuen lehengo eskolan, baliabide falta zela eta, bere haurra ezin zuela matrikulatu esan zioten. Hala ere, baliabideak berak lortzea proposatu zuen eta baiezkoa eman zioten. Lortu zituenean, gauzak ez zirela horrela egiten esan eta ez zioten haurra matrikulatzen utzi. Hau oso deigarria iruditu zitzaidan, berak kontatu zuen moduan eskola horrek ez zuelako nahi behar bereziak zituen haur bat.

Eskolak edo zuzendariak esan zionaren aurka 8. artikuluko lehenengo puntuan hau esaten du: "1. Curriculuma Norbanakoari Egokitzea curriculumeko elementuetan (helburuetan, edukietan, ebaluatzeko irizpideetan, metodologian, antolaketan) beharrezko aldaketa guztiak egitea da, ikasle batek eskolaketa osoan modu iragankorrean edo iraunkorrean izan ditzakeen hezkuntza-premia bereziei erantzuteko. " beraz, legearekin alderatuz eskolak ez zuen egin beharrekos egin. Eskolak behar bereziak dituen haur bat badu beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu eta Maitederri esan zuenez edo nik ulertu nionezeskola honek aldaketak ez egiteagatik ez ziotela matrikulatzen utzi. Beraz, artikulu honek esaten duenaren arabera haur horrek eskubide osoa zuen eskola horretara joateko eta hau ukatu egin zitzaion.

Gero, eskola honetan izandako esperientzia txarraren ondorioz, beste eskola batean matrikulatu zuten eta Maiteder oso gustura zegoela esan zigun, egin zioten arreragatik eta bere semeari ematen zioten tratuarengatik.

Eskola honetan bostgarren kapituluan azaltzen diren helburu gehienak betetzen zituztela iruditzen zait, Maitederrek esan zuenaren arabera. Nire ustez bete ziren helburu garrantzitsuenak hauek izan ziren nahiz eta batzuk bere egoeragatik ezin zituen bete. Adibidez: 1.2 han jartzen duen "-ahalik eta garapen pertsonalaren mailarik altuena lortzea", 1.6 han "Minusbaliotasunen bat duten eta ez duten haurren arteko kontaktuek neurri handi batean estimulatzen dute bien integrazioa", 1.10 "Eskolaren eta haurraren familiaren arteko kontaktuak ezinbestekoak direnez, familiak eskolako jardueretan edo erakunde mediko-pedagogikoetan parte hartzea eta horiekiko interesa izatea estimulatu beharko litzateke.

Baina, eskola honetan bukaeran ez zen dena oso polita izan. Bere gurasoak ezin zuten haurraren ordutegia bukatzen zenean jaso eta horretarako ordubete gehiago eskolan egoteko aukera zuen galdetu eta ezin zutela esan zioten. Honen ondorioz, hezkuntza bereziko zentru batean matrikulatu zioten eta legearen arabera ezinbestekoa ez den kasuetan bakarrik matrikulatu behar da haurra horrelako zentro batean. Nire ustez hau ez zen ezinbesteko kasu bat, ordubete gehiago ezin gelditzea bere taldekideak geratzen zirenean.



ESTER BRANSON

Orain dela aste batzuk Maiteder etorri zen gure unibertsitatera hitzaldi bat ematera. Bera Pausoka Elkarteko partiade bat da eta etorri zen bere bizi-esperientzia kontatzera. Esan beharra dago emozio eta sentimendu asko sentitu nituela bera entzuten nuen bitartean, horien artean, interesa, amorrua, poztasuna, tristura, etab. ziren . Baina bera entzun ondoren zer nolako eskolan lan egin eta zer nolako irakaslea izatea gustatuko litzaidake izatea konturatu nintzen.

Pausoka behar bereziak dituzten familieko elkarte bat da. 12 famlien iniziatibatik sortu zen elkarte hau baina gaur egun 90 familia parte hartzen dute. Hasieran etxez-etxe joaten ziren errehabilitazio-teramiak ematera haiek zentro bat eduki zutenean arte. Hortaz gain, famili guztiak ahal duten moduan laguntzeko prest daude, terapia zerbitzu mota asko eskaintzen dute haurrentzat egokiena denaren arabera.

Maitederrek 11 urteko seme zoragarri bat dauka Aimar izenekoa eta gurpildun aulki batean dago. Horren arrazoia zen txikitan krisi epileptikoak izateagatik da. Handitzen joaten zen heinean eskolaratu nahi zuten beste haurrekin harremanetan egoteko eta gauzak ikasteko. Baina hainbat ikastolara joatean ezin zutela Aimar onartu esan zioten, ez zeukatela bera tratatzeko baliabiderik edo klaseak beteta zeudela adieraziz. Aipatzekoa da, 1998.ko legeari erreparatzen badiogu 3. artikuluan aurkitu daiteke hezkuntza premia bereziei erantzuteko printzipioak ez direla betetzen "printzipioak izango dira normalizazioa eta eskolan integratzea, jatorrizko ezberdintasunak konpentsatzeko heziketa, legezko ordezkarien partehartzea dagozkien erabakietan eta, hala egokituz gero, baita interesatuena ere, eta erakundeen arteko lankidetza." Beste adibide bat 24. artikuluan aurkitzen dugu "ikastetxe arruntean eman behar zaie hezkuntza-erantzuna, ahal dela behintzat." Eskola horretan Maitederri aukera kentzeaz gain ez zuten ezta esfortzua egin Aimar onartzeko nahiz eta legean esan gutxienez saiatu behar zutela.

Horrek, eragin handia izan zuen familiarengan, inpotentzia, bidegabetasuna sentitzen zuten. Egun batean Elizatxo ikastolara joan zen eta ezezko erantzuna jasotzeko prest zegoen baina hauek baietz esan zioten, Aimar eskolan jasoko zutela. Izugarrizko poztasuna sentitu zuten eta negarrez eskerrak eman zizkion eskolako partaideei, Aimar eskolara joango da. Eskola honek esan zion Maitederri pazientzia izatea eta bien arteko elkarlana egon behar zela haiek ez zekitelako ezer egoera honi aurre egiteko moduari buruz. Baina ikasteko prest zeuden eta Aimarren beharrak asetzeko eta eskolan inkluitzeko ahal zuten guztia egingo zuten. Hori zen Maiteder nahi zuen guztia. Curriculima egokitzen hasi ziren Aimar beste haurrekin jolasteko aukera izateko, ikasketan parte hartu izateko baina batez ere baztertuta ez sentitzeko. Baina guzti hau ezin izango zen lortu ikastolaren iniziatibarik gabe eta eskolaren eta famliaren arteko elkarlanik gabe.

Legeara itzultzen bagara 12. artikuluan dio "Irakasleak prestatzeko planetan aniztasunaren tratamendurako moduluak", hau ezinbestekoa da eta hori egiaztatu zuen Elizatxo eskolak. Irakasle horrek izan zuen aniztasunaren tratamendurako prestakuntza eragin handia izan zuen Aimar eta bere familiaren bizitzan. Hori ikusita, beste eskolekin alderatuz desberdintasun hori nabarma da. Artikuluak jarraitzen du esaten "curriculumaren egokitzapenak eta hezkuntza sendotzeko neurriak sartuko dira." eta ikusi genuen bezala Elizatxok zeuzkaten baliabideekin ahalik eta hobekien egokitzen saiatu zuten nahiz eta hori ere zailtasun batzuk zekarren ez zuten egoeratik alde egin. Beste eskoletan, aldiz, hori ez zen aurrera eraman. Bukatzen du esaten "Matrikulatzeko lehentasuna izango dute horrelako ikasleei arreta eskaini behar dieten irakasleek" orduan esan bezala Aimarren ez zuen matrikulatzeko lehentsauna izan aurreko eskoletan bere eskubieak alde batera utziz.

Berriz ere baliabideak aipatzen dira 18. artikuluan "Horretarako, erabilgarri dauden bitartekoez eta baliabideez baliatuko dira eta beharrezkoak diren curriculumaren egokitzapenak egingo dira." Elizatxo eskolan hau ahalik eta hobekien egiten saiatu dira nahiz eta zailtasunak izan baina aurreko eskoletan ez zuten ezta aukera hori eskaini.

Orduan, 1998ko legearekin aldarrikatuz hainbat desberintasun aurkitu ditzazkegu teoria eta praktikaren artean. Berez, 98ko legean agertzen dena bete beharko zen baina dakigun bezala praktikan ez da teorian bezain polita gertatzen. Hasteko, eskubideei buruz hitz egiterakoan Aimar onartu ez zuten eskoletan bere hezkuntza eskubideak ez dira batere errespetatzen. Aniztasunaren tratamenduari dagokionez berriz ere ikusten dugu Aimar onartuta izan arte eskoletatik baztertu zutela. Baliabideei buruz legeak dio ikasleak izan dezaken zailtasunei aurre egiteko baliabideak behar direla eta entzun genuen bezala eskola batek ezin zuen Aimar onartu baliabide faltagatik.

Laburbilduz, 98ko lege guztian zehar hitz eta ideologia polita dauka ikastetxe arruntetan sartzea, curriculuma egokitzea, jarrera positiboak garatzea, ahalik eta muga gitxien eskolaratze orduan, onartuta izateko lehenestasuna besteak beste. Baina errealitatean hori ez da aurrera eramaten arrazoi bat edo besteengatik.

Bukatzeko eta etorkizunera begira, horrelako egoerak ez errepikatzeko saiakera egin behar dugu gure mentalidadean gutxienez. Haur asko gure eskutik pasako dira eta denak erritmo desberdin batean ikasiko dute, haur batzuk etorriko dira beste haurrekin egoteko eta beste batzuk eskolan babesa sentitzen dutelako. Ezin ditugu haurrak kanpoan utzi haien beharrak asetzeko zaila delako baizik eta haien eskolaratzeko eskubideak bermatu behar ditugu. Haurrak ahalik eta bizitza hobekien izateko laguntza izan behar dugu eta ez oztopo bat.



MADDI BENGOETXEA

98ko legeak era formalean ezarrita dagoena aztertzeko aukera eman digu. Aldiz, pausokako hitzaldiak errealitatean dagoen egoera ikusten lagundu digu. Bat egiten al dute?

Orain arte inklusioa modu orokorrean aztertu dugu, guztiok anitzak garela aipatuz. Haurrak modu desberdinetan kokatzen dira hezkuntzan; hala nola, talde sozial, ekonomiko edo kulturalengatik, baita lege honek hitz egiten duen Hezkuntza Premia Bereziak dituzten pertsonen taldeek. Egia da orain arte HPB dituztenek alderdi sozial, kultural edo ekonomikoarekin alderatuz aukera gutxiago izan dituztela. Izan ere, desberdintasun horretan, gizartean duten posizioa hobetzeko aukera gehiago dute HBP duten pertsonen taldekoak ez direnak. Esate baterako, txiroa izateak ez du esan nahi errendimendu akademiko "txarra" izango duenik (nahiz eta horrek eragin dezakeen). Beraz, ordua da ikuspegia aldatzeko, errendimendu akademikoari beste ikuspuntu bat emateko ere. Pausokara etorri zen Maitederrek, zeinak HPB dituen haur bat duen Aimar izenekoa, argi esaten zigun interbentzioaren bitartez egoera aldatu daitekeela.

Honekin loturik Maitederrek esaten zuen: "Beti gaude espektatiba batzuekin. Ez badira betetzen ezkutatu egiten ditugu". Esaldi honek hezkuntzaren helburua zein den birplanteaztea egiten dit "Hezkuntza ez da soilik instruitzea, sozializatzea ere". Eta hori zen Maitederren helburuetako bat, arrakastaz lortu zuena.

Honekin hasteko, esan behar dugu irakaslea ez dela edozein pertsona haurraren bizitzan. Hori Maitederrek kontatu zigun egoera pertsonalaren bitartez argi ikusi ahal izan dugu. Hezitzaileek uneoro moldatzen ibili behar dute, aniztasun horri erantzuteko gaitasunak garatuz eta guztientzako eredu inklusibo bat eskeintzeko. Horregatik honako hau esaten du legeak:

"118/1998 DEKRETUA, ekainaren 23koa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna eskola muinbakar eta integratzailearen esparruan antolatzen duena."

Hortaz, bertan dago Maitederrek zergatik baloratzen zuen hainbeste topo egin zuen hezitzailea. Izan ere, Aimar inkluitua sentitzeko gai izan zen ez integratzeko soilik.


"11.-Minusbaliotasunen bat duten pertsona guztiek, berorren izaera edo maila edozein izanik ere, doaneko hezkuntza egokia, beren premiei eta desioei egokitutakoa, izateko eskubidea dute."

Aipatzen duen eskubide horretan baliabideak sartzen dira zoritxarrez. Maitederrek minduta kontatzen zigun baliabide urriak zirela eta hainbat eskolatan ezezkoa jaso zuela Aimar eskolaratzeko orduan. Berak ez zuen ulertzen bere eskubidea izanik nola ahal zioten ukatu hori. Baina egia da eskola horrelako egoera baten aurrean topatzean errealista izan behar duela eta jakin eta baloratu ea gai den bere beharrak behar bezala erantzuteko. Hemen ere beste alderdi bat sartzen da, inplikazioa. Egia da errazagoa suertatzen zaiola hezitzaile bati gela "arrunt" bat kudeatzea eta erosotasun horretatik ateratzea kosta egiten dela. Hori baldin bada ezekoa esateko arrazoia benetan gaizki ari garela jokatzen. Horregatik egia dena aztertu behar da eta horren baitan baloratu.

Hori dela eta esaten du 13.2 artikuluak: "Heziketa-behar bereziak dituztela eta, baliabide berezituen beharrean diren ikasleek lehentasuna izango dute baliabide horietaz osatutako ikastetxeetan sartzeko orduan".

Hala eta guztiz ere, aipatu beharra dago legeak honako hau esaten duela:

"Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak diru publikoarekin mantentzen diren ikastetxeetan eskolarizatutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei hornituko die bere aurrekontu-erabilgaitasunen barruan, behar espezifikoei arreta eskaintzeko baliabide eta neurri materialekin."

Beraz, ondorioztatuz, hezkuntza sistema konplikatua dela esan dezakegu eta ez dela hain erraza legean jartzen duen guztia behar bezala betetzea. Beti daude errealitatean topatzen ditugun ñabardura txikiak.


Bukatzeko, aipatu nahi dudana da 7. artikulua. Matrikulazioa eta eskolatzeak dioena:

"1. Ahal denean, behintzat, gela arruntetan eskolatuko dira ikasle guztiak, eta behar-beharrezko denean baino ez ikastetxe arruntetako heziketa bereziko geletan edo gela egonkorretan. Ezinbesteko izan dadinean, heziketa bereziko ikastetxeetan emango zaie heziketa ikasle horiei."

Maitederrek Aimarren kasuan kontatzean aitortu zigun urte honetan Aspacera itzuli zela. Beraien kasuan Aimarren dependentzia handiak zituela eta bazekitela adin honekin arreta egokiagoa emango ziotela bertan. Gainera, eskolarizazioarekin lortu nahi zutena iada lortu zuten. Besteak beste, sozializazio eremu bat lortzea eta beste haur batzuk edo gutxienez gertuko gizarteak Aimarrek eman zezakeena jasotzea. "Ez dakit nola gertatzen den baina guztiek Aimar maitatzen bukatzen dute.". Azken finean, hori zen beraien helburua, Aimar eta bere gurasoak inkluituak sentitzea. Eta oso garrantzitsua dena ere, guztiek elkarrengandik ikastea.



© 2020 El Blog de Xiri-miri. Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar