Tabakalera II. saioa

07.02.2020

Tabakalerako bigarren saioa iritsi zen, urduri samar geunden lehenengo esperientzia nahiko nahasia edo negatiboa izan genuelako, baina ikuspuntu hori aldatzeko prest geunden. Klasera iritsi ginen bideoa egiten hasteko asmoz, baina iristean bideo bat jarri ziguten.

Bideo polit bat zen, horizontalki grabatua eta musika gabekoa. Aldiz, atzekaldean  inguruneko soinuak entzuten ziren; hala nola, txoriak, isiluneak eta gizonaren arnasketa. Bideoan gizon batek Ginearen herri bateko historia erakusten zigun, hori egiteko argazki album bateta baliatzen zen, orriak pasatuz argazkiak erakutsiz.  Aipatu beharra dago pixkat luzea iruditu zitzaigula,  40 minutuz egon baitzen gauza berdina egiten. Besatlde, orriak pasatzen zituen bitartean iruzkin batzuk egiten zituen argazki batzuk azaltzeko eta horrek erakutsi zigun ez zirela hitz asko behar zerbait transmititzeko eta aurrerago gure bideoa egiteko lagundu zigun hain zuzen ere.

Bideoa ikusi ondoren, gure bideoa prestatzeko denbora eman ziguten, esanez, gure haurtzaroko argazkiak erabili behar genituela aniztasunarekin lotuta dagoen zerbait kontatzeko. Martxan jarri ginen, hasieran zaila egin zitzaigun baina behin hasita ideia zaparradekin hasi ginen. Hasieran, taldekide bakoitzaren bizitzaren ibilbidea jarraitu nahi genuen argazkien bidez, irudikatuz pertsona bakoitza aniztasunez beteta dagoelako, hau da, bizitza ezberdin bat eta egoera ezberdinak izan dituelako. Baina hori konplexua iruditu zitzaigun, hortaz, beste alternatiba bat bururatu zitzaigun. Argazki batzuk amankomunean zeudela ikusita, taldekide baten bizitza jarraitzea erabaki genuen. Bere ibilbide historikoan, pixkanaka gainontzeko taldekideen ibilbidearekin topatzea, denok elkarrekin aurkitu arte.

Laburbilduz, saioaren lehenengo zatia pixka bat luzea izan arren ideia batzuk hartzeko lagundu zigun. Saioaren bigarren zatia oso azkarra eta zirraragarria izan zen. Hainbeste ideia eta sormena lantzeko askatasuna izateko aukera baliagarria izan zelako.

© 2020 El Blog de Xiri-miri. Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar