Tabakalera I. saioa

31.01.2020

TABAKALERAKO SAIOA ESPERO GENUENA?


Tabakalerako saioan izan ondoren gure sentsazio nagusiena NAHASTEA izan zen. Egia da askotan artea gauza abstraktuekin lotzen dela eta hau nahasmenarekin. Baina horrek ez du esan nahi artearen aurrean galduta izatearen sentsazioa izan behar dugunik. Aldiz, kasu honetan hala izan zen. Izan ere, guk aniztasunaren inguruan egin behar dugun lanari begira lagungarria izango zelakoan geunden, baina egia esan ez zizkigun ideiak asko argitu.

Era berean, iruditu zitzaigun denbora era nahasian antolatuta zegoela. Ideia abstraktu, edo guretzat ezezagunak diren horiek barneratzeko denbora gehiago beharko genukeela. Ez genuen denbora izan erakusketa guztiz ikusteko eta orduan ematen zituen azalpenak ez ziren oso argi gelditzen.

Bestalde, baliagarria izan zitzigun pentxatzen jartzeko historio bat irudikatzeko unean modu desberdinak daudela eta ez soilik tradizionala. Hau da, historio bat idatziz edo bideo sinple bat egin beharrean islatzeko baliabide desberdinak erabiltzea daudela; hala nola, ondo azzldu zigun moduan bandera batzuetan idatzita zeuden esaldi gogorrak...

Aipatu beharra dago orokorrean ez zela izan guk espero genuena. Hain zuzen ere, anizatasunaren ingurukoa izango zela uste genuen eta artearekin lotura gehiago izan zuela sumatu dugu. Beste hainbat alderdi lantzeko lagungarria izan daiteke baina espreski lan modular honekin lotura handia ez dugu ikusi. Baliagarria izan zaigu erreflexioa egiteko historio bat kontatzeko milaka ta milaka modu desberdin daudela. Are gehiago, bakoitzaren begiradak guk kontatutakoa modu desberdinean interpretatuko duela.


Share
© 2020 El Blog de Xiri-miri. Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar