Errutina eta psikomotrizitatea

08.04.2020

Egoerari aurre egiteko hainbat psikomotrizitate ariketa utziko ditugu eta horren errutinak zehaztea zein garrantzitsua den azaltzen dugu. Izan ere, modu honetan konstantzia ere sortzen da.

ERRUTINEN GARRANTZIA


Joana Gatiako eskolako gorpuz hezkuntza eta psikomotrizitateko irakaslea:

- Oso garrantzitsua da bai seme-alabak dituzuenok errutina batzuk zehaztea.

- Pisu batean bizi zaretenok egiteko adibidez: errutina bat zehaztu egunero betetzeko: altxatu, arropaz aldatu, gosaldu, mahaia... jaso, ohea egin edo lagundu egiten, tailer bat egin, psikomotrizitate zirkuitu bat, eskulan bat, jolastu, pintxo lehiaketa edo bazkaria prestatzen lagundu, loaldia (egiten dutenek), jolastu, musika entzun, musika tresna sortu, abestia/dantza, motrizitate mehea landu, askaria prestatu, telesaia ikusi (filmea, pailasoen/magoen... ikuskizuna), dutxa, afaria prestatzen lagundu, ipuina, lotara.

- Baserri/etxe batean bizi zaretenok edo/eta kalera ateratzeko aukera duzuenok ere aurreko errutina bat bezalakoa zehaztu baina aire zabalean egiteko jarduera gehiago sartu: patinetetan ibili, soka saltoa, bizikletaz ibili, korrika egin, ortu bat sortu, animaliak zaindu, jolasak aire zabalean egin...


Psikomotrizitate zirkuitua

Share
© 2020 El Blog de Xiri-miri. Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar